zurihidalgo zurihidalgo

802 posts   13007 followers   908 followings

Züriñē Hîdalgö☾  ✱Irudimena askatu eta sormenaz...sortu!✱ ...»musika♥ ↠Musikari eta abeslaria ∞ Aurkezlea ∞ Irakaslea↞ 📍Donostia 💌zuri_hidalgo_19@hotmail.com

http://facebook.com/ZuriHidalgo

🌙Pertsona ederrekin, toki zoragarrietan, gauza polittak egiten!✨ >>..Laister emaitza ikusgai..<<
Plazerra izan da hirukote!! Muxu handi bana!💛

🔅Zeinen ederra den babestuta eta maitatuta sentitzea🔅 •9 egun, 5 kontzertu•

Egun hauek gogorrak bezain ederrak izan dira. Nere gorputz eta ahotsarekiko auto-deskubrimendu egunak, oraindik ere sinistu ezinean nabil eta. Aurrekoan esan bezala, nere ahotsak momenturen batean katakrak egingo zuelaren beldur nintzen. Kontzerturen bat suspenditzeko beldurrez igaro dut azken hilabetea... baina ez da horrela izan!💪🏽
Indarrez bete eta Gasteizetik heldu ginan Azkoitira! Bihotzez eskertu nahi diot batetik, taldeari, egun hauetan batez ere erakutsitako etengabeko babes, animo eta maitasuna, eta bestetik, publikoari, ZEUEI, Gasteiz, Astrabudua, Maruri, Aduna eta Azkoitian izan zaretenoi... eskerrik asko!!💜
Orain neretzako egun batzuk hartzea tokatzen zait baina laister berriz ere zuekin gaude!!! Abuztuaren 26an, Laudion! Laisterarte!🔥🤘🏼
📸:@gaizkapenafiel

"There's something inside you, it's hard to explain..." ✨Lörätzën✨
📸:@ikerolano_photography

Batzuetan argitasuna galtzen dugu. Gure barruan zerbait itzaltzen da, milaka izarren artean, konstelazio oso bat erreko balitz bezala, izar horiek guztiak ñir-ñir eskas batean bizirauten dutelarik. Ez gara guztiz ilunpetan bizi baina argi falta somatzen dugu eta honen lekuko gure begiak eta gure azala ditugu. •••
👁Begiak👁
Koloreek beren indarra eta bizitasuna galtzen dute, lore bat zimeltzen denean bezala. Kolore-eskala desagertzeko zorian, metamorfosi batean murgilduta, kolore-eskala izatetik, gris-eskala batera bihurtzeko bidean. •••
🦋Azala🦋
Sentsazioak ez dira hain biziak, hain sakonak. Anestesia, zure azalaren jabe bihurtzen ari dela ohartzen zara, urduritasunak baretzen dituen lasaigarria bezala, poliki-poliki lasaitzen zaren bezala, poliki-poliki, sentitze-eza somatzen duzu.

Perspektiba galtzen dugu eta gauzak, momentuak, inguruak, sentsazioak... benetan nolakoak diren ahaztu egiten dugu: lore basatiz betetako zelai baten edertasuna, ilunabar baten magia, olatuen dantza, haizearen laztanak aurpegian, muxu baten goxotasuna, berriz maitemintzearen barruko zurrunbilo ero eta koloretsua, musikaren eragin adieraezina... 🔅🔅🔅🔅🔅🔅
Goiz batean esnatu zara eta ispiluan zeure irudia ikustean, aurpegian argitasun falta somatu duzu. Ez zara zu. Aspalditik ohartu zinen zugan zerbait aldatu dela, jada ez zarela zu zinena, baina ispilu aurrean jarri, ispilura begiratzeko eta hura ikusteko indarra falta zitzaizun. Ez zeunden prest, ez zinen gai. Nekeza zen, konplikatua, gehiegizkoa. Argiaren indarra behar zenuen egoerari aurre egiteko, egoerari buelta emateko, eta antza, argirik gabe, ez zinen gai. Baina gaur ezberdina izan da. Gaur egin duzu. Jeiki eta ispiluaren aurrean jarri zara, aurrean duzunari aurre egiteko. Ez dakizu nondik hasi, nola hasi, baina ez duzu horrela jarraitu nahi. Eta nahigabe, hasi zara. Konturatu gabe, lehen pausua eman duzu. 👣✨👣
Orain, bidearen hasieran zaudela, argia uste zenuena baino argiagoa dela ohartzen ari zara. Koloreak galdutako bizitasuna berreskuratzen ari dira.
Lehen irri egiten zenuen baina oraingo irribarreak zabalagoak dira, zintzoagoak. Haurtzaroko irribarre bizi hura berreskuratu duzu, bidean aurrera zoaz!
> > 📝Zuriñe🌸< < 📸:@gontzi

🚐...Herri batetik bestera, hegalak astintzen jarraitzen dugu!!🦋 •Gasteiz✅
•Astrabudua✅
•Maruri✅
Egun eta kontzertu trotero bezain ederrak izan dira, mila esker!! Plazerra izan da!!!!💚 Eta hementxe dituzue abuztuan emango ditugun beste hiru kontzertuen datak>>>> 📍ADUNA (Abuztuak 15)
📍AZKOITIA (Abuztuak 16)
📍LAUDIO (Abuztuak 26)

Bertan elkartuko garelakoan, besarkada erraldoi bana!🤗🤗🤗 @hesiantaldea 📸:@gontzi

Gogoratu: gure artean, beti, SORORITATEA!💜
Recordad: entre nosotras, siempre, SORORIDAD!💜
•••
📚Sororidad del latín soror, sororis, hermana. En francés, sororité. En italiano sororitá. En castellano, sororidad y soridad y en inglés, sisterhood.
•••
La Sororidad es una dimensión ética, política y práctica del feminismo contemporáneo. Este término enuncia los principios ético políticos de equivalencia y relación paritaria entre mujeres. Se trata de una alianza entre mujeres, propicia la confianza, el reconocimiento recíproco de la autoridad y el apoyo.
•••
Es una experiencia de las mujeres que conduce a la búsqueda de relaciones positivas y la alianza existencial y política, cuerpo a cuerpo, subjetividad a subjetividad con otras mujeres, para contribuir con acciones específicas a la eliminación social de todas las formas de opresión y al apoyo mutuo para lograr el poderío genérico de todas y al empoderamiento vital de cada mujer.
•••
Se trata de acordar de manera limitada y puntual algunas cosas con cada vez más mujeres. Sumar y crear vínculos. Asumir que cada una es un eslabón de encuentro con muchas otras y así de manera sin fin. El mecanismo más eficaz para lograrlo es dilucidar en qué estamos de acuerdo y discrepar con el respeto que le exigimos al mundo para nuestro género. Los pactos entre nosotras son limitados en el tiempo y tienen objetivos claros y concisos, incluyen, también, las maneras de acordarlos, renovarlos o darles fin.
•••
Marcela Lagarde, Antropóloga y feminista, Catedrática de de la Universidad Autónoma de México, autora de cientos de artículos y libros sobre género. "La política de las mujeres.” Madrid, Cátedra, 1997.
📸:@javi.perez96 (Argazkia atzo gauekoa, Astrabuduan💜)

🍁Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada 👣 Pausu adina itzal atzean eta aurrean zelai eder bat!🌸
Anari 💛 >Bidea eta denbora<
📸:@iiratx

...eta ez diot inori ezer eskatzen, ez dudalako eman nahi. Pausu larriz nabil nahiz inor, nahiz ezer ez dudan zain... edo bai.
Anari💜>Bidea eta denbora<
📸:@iiratx

💜GASTEIZ💜 Nere Gasteiz... beti berezia izaten da hemen jotzea, etxean. Beti eskuzabalik jaso gaituzue eta atzo ere hala izan zen!🤗Bihotzez, mila mila esker!! Plaza goraino beteta ikusteak, zuek danak dana ematen ikusteak ez du parekorik!🙌🏻 GORA ZUEK!!!!! >>>>>>
•Hurrengo geltokia:
A S T R A B U D U A (bihar osteguna, gaueko 00.00etan) 🔥EGURRE!!🔥#Hesian #nonstop #Power #Bagoaz

GASTEIZ!!!!! Gu prest! Eta zuek?!💥 Iandale iandaleeeee!!!! Arrrrriiiba arrribaaaaa!!!

Erronka handia dudana aurretik...
🤞🏻9 egunetan, 5 kontzertu!🤞🏻
•••
Gasteiz💜, Astrabudua💛, Maruri💚, Aduna💙eta Azkoiti❤️
Ez dizuet gezurrik esango... gogotsu bezain akojonaturik nago. Baina nere ahotsa eta biok saiatuko gara!💪🏽 Indartsu sentitzen gara, itxaropentsu! Eta ez izan zalantzarik: agian kontzertu hauetan nere nodulutxuek ez didate munduko onena ematen utziko (edo bai) baina zin dagizuet dudan onena, nere onena ematen saiatuko naizela!🙏🏻✨
•••
Gaur, lehenengo geltokia: GASTEIZ! Nere Gasteiz...🌸 Bagoaz!! Gasteiztarrak!! Ez hutsik egin!!😉
🔥EGURRE!🔥
📸:@gontzi

☾ Gaur gauean, ilargi eklipsea izango dugu eta datorren abuztuaren 21ean, ordea, eguzki eklipsea. Edozein eklipse baino lehen eta bi eklipseen artean, aldaketa nabarmenak ematen dira gure gorputz eta ariman. Eklipseek barruko ezinegonak, mugak, blokeoak... desegiten laguntzen digute, horregatik, garbiketa prozesu hau gauzatzen den bitartean, sentsazio ezberdinak senti ditzazkegu. Gorputzean mina edo ondoeza senti dezakegu eta emozionalki ere ahul senti gaitezke: aspaldiko bizipen eta oroitzapen gogor edo desatseginen berbizitzea, aspaldiko pertsonen berragertzea…
Prozesu hau konszienteki bizitzeko helburuarekin eta honetatik ikaskuntza esanguratsu bat ateratzeko, garrantzitsua da prozesua bera errespetatzea eta onartzea, erresistentziarik jarri gabe eta datorrenari irekita egitea. Eta datorren hori, hasieran, buruko minak izan daitezke, tristura, haserreak nork bere buruarekin… barruan zerbait mugitzen ari delaren seinale. Honetaz guztiaz konsziente baldin eta bagara, sentitzen dugun guztia hobe ulertu eta onartuko dugu.
➰➰➰
Eklipse garaietan sartzen garenean, atzean utzi nahi dugun hori atzean uztera goaz eta utzitako hutsune hori zerbait berriarekin betetzera goaz. Bai, aldaketa garaia izaten da, ziklo berrien hasiera: zerbait amaitzen da zerbait berria hasteko!☼
➰➰➰
Gogoratu: eklipseak beti positiboak eta harmonikoak dira. Bizi itzazu konszienteki eta bidaiaz gozatu!
Bidaia beti ez da atsegina, etapa ezberdinak dituelako, gorabeheratsua delako, baina zin dagizuet bertatik ateratzen duguna oso aberatsa dela, beraz, bidaiatu askatasunez! ♥
➰➰➰
✩ Gau magiko ona pasa eta etxean harriak izan ezkero, gogoratu gauean ateratzeaz ilargiaren argitasunak energiaz kargatzeko!
➰➰➰
📸:@iiratx 💜💜#IlargiEklipsea #EclipseLunar #CiclosLunares #LunaLlena

Most Popular Instagram Hashtags